Matematika. lehen hezkuntza 5. bizigarri

Matematika. lehen hezkuntza 5. bizigarri.

Editorial:
IKASMINA ARGITALETXEA SM
Materia
Didactica: matematicas y numerizacion
ISBN:
978-84-9855-627-8
Páginas:
230
Colección:
EP EUSKERA
38,17 €
IVA incluido
Sin existencias

Ikasminaren Matematika liburua Bizigarri gehiago proiektuaren parte da, eta proiektu globala duzu hau, haur guztiek beren gaitasunak garatu ditzaten sortua, eta segurtasunez ikas dezaten eta ikasitakoa beren bizitzarekin erlaziona dezaten taxutua.Irakasleari laguntza ematea ere badu helburu proiektuak, errazagoa gerta dakion haurrak beren ikaskuntza-prozesuan gidatzea, bakoitzaren ahalmenen, adimenen eta abilezien arabera. Horregatik, Bizigarri gehiagok hainbat baliabide, metodologia eta tresna eskaintzen dizkio, teknologian oinarrituak.ááBizigarri gehiago proiektuak haur guztiei laguntzen die hobeto ikasten. Izan ere:1.á á áAntzeko edukiak lantzen dituzten unitateak multzokatuta ematen ditu, eta haurrek, horrela, errazago erlazionatzen dituzte kontzeptuak, errazago egiten dituzte haien arteko loturak.2.á á áLan-metodologia sistematikoa darabil, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren muin eta ardatz bihurtzen duen metodologia bat, lau fasetan banatua:-á á á á á Gaian abiatzea, funtsezko hiru alderdiren bidez: ikasleak motibatzea, aurretiaz dituzten ideiak detektatzea eta espektatibak sortzea.-á á á á á Eduki berriak ulertzea.-á á á á á Edukiak aplikatzea, beste testuinguru batzuetara eta bizitzara transferitzea.-á á á á á Ikasitakoa laburbiltzea edo berrikustea, hainbat eratako jardueren bidez: antolatzaile grafikoak, gaitasunetan oinarritutako jarduerak eta azken txanpako zereginetakoak, besteak beste. Eta tartean, ikasitakoari buruz gogoeta egiteko Egunkaria ere bai.3.á á áEdukiak ulertzea errazteko, oso diseinu ordenatua du, irudi errealistak, eta bai azalpenetako hizkuntza eta bai informazioaren egitura oso argiak dira, eta ikasleen adinera egokituak. Gainera, liburuko zenbait jarduera modu gidatuagoan egiteko aukera ematen du, ikaskuntza-erritmo desberdinetara egokituta lantzekoa, baliabide didaktikoaren eta digitalaren bidez.4.á á áIrakurmenarekin lotutako trebetasunak beregana ditzaten, berariazko programa bat eskaintzen du, ardatzeko lau arloetan garatua.5.á á áHaurrek lankidetzan ikastea sustatzen eta garatzen du, ikasgelan erraz aplikatzekoa den modu guztiz eraginkor bat erabiliz, ikasleek banaka lan egiten ikas dezaten elkarrekin.á6.á á áZenbait pentsamendu-estrategia garatzea sustatzen du, haurrek beren ikaskuntzan sakondu dezaten, bizitza osoan baliagarri izango zaizkien hainbat tresna sortzeaz batera. Zehazki, metakognizioa sistematikoki lantzeko bidea eskaintzen du, funtsezko lau alderdiri buruz gogoeta egin dezaten: zer ikasi duten, nola ikasten duten ondoen, norekin ikasi duten eta nola sentitu diren.

Otros libros del autor